Urte Berria
Egun guziek dute zabaltzen bidea,
Galdeginez deneri aintzina juaitea.
Urte berriak dauku egiten hastea,
Eskainirik deneri haren ganatzea.
Jesus Jauna hor dugu indar emailea,
Hautatua ukanik gutan bizitzea.
Segur gira harekin zuzen ibiltzea
Eta denen alderat ongi egitea.
Egun oroz gurekin haren ukaitea
Dugu beldur guzien ezeztatzailea,
Hotztasun guzietan oneratzailea,
Bihotz idortasunen eztiratzailea.
Zerbitzari nahi du egin izaitea
Denek ukan dezagun biziratzailea,
Harekilan eginez lanari lotzea,
Zuzenean lurraren erreberritzea.
Haren aldean dagon adoratzailea
Dago ere harekin bake piztailea.
Hola erran ditake zer den sinestea,
Harek galdeginetan barna ibiltzea.
Jaunaren ganik dugu ukaiten urtea,
Bizi behar ukanez bakotxak berea,
Ongiari emanez izari betea,
Begiratuz bihotza itzalik gabea.
Abbé Dunate