Urte Berri On
Urte baten hastea zaukularik jina,
Zer ukan behar dugu elgarri errana ?
Osagarria baita ontasun lehena,
Hori da elgarrentzat galdatzen duguna.
Dugulakotz Jainkoa gurekin egona,
Eginen dugu bide egunetan barna,
Begiratuz osoki erraiten daukuna
Biltzen baitu biziak baliostasuna.
Bizian badelarik borondate ona,
Elgarrekin doatzi otoitz eta lana :
Horiekilan dugu biltzen zoriona
Gau-egunetan untsa uzten gaituena.
Egiaren bidetik zuzen dabilana
Ez da sekulan izan galdu ahal dena:
Hortaratzeko zauku etorri Artzaina,
Eguberri gauean sortua zaukuna.
“Jauna, gure etxetan beira maitasuna,
Atxik dezagun azkar beti batasuna,
Hortan biltzen baitugu denek ontasuna,
Biziaren goxoa zinez badaukana.”
Abbé Dunate