Izar hori gure baitan dago
Artzain gaztearekin dezagula hartu
Mundu huntan haur hori zaukularik sortu
Izar pare gabe bat nola zaukun piztu
Gure bizi-bideak nahiz argiratu.
Egun oroz delarik burua altxatu,
Horri behatu-eta bideari lotu,
Iluna ez ditake bihotzean sartu,
Heldu baita hortarik argi-ta sustengu.
Mariaren Bidetik dena munduratu,
Izpiritu Sainduak ukanik moldatu,
Guzientzat Haur hori Artzain Ona dugu,
Horri beha dagona ez ditake galdu.
Eguberriz nork nahiko du
Izar hori bere ganatu?
Abbé Dunate
Partager cet article
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article