Eguberri on deneri
Orotarat heldua dago Eguberri,
Jendaldetan egina batasun hazkurri !
Pobre ala jakintsun, haundi ala ttipi,
Denek berdin pesta bat dute egin nahi.
Eguberri ditake egin egiazki
Pestan barne delarik Jesus sar-arazi.
Baitu Horren sortzeak egin pesta hori,
Jesus ez den lekuan ez da Eguberri.
Eguberriratzeko zuzen eta garbi,
Ez da behar bakarrik jan eta edari,
Ez ere ukan nahi milaka opari :
Horietan dagonak fedea du eri.
Zinez nahi duenak zuzen erabili,
Nahiko du lehenik eman otoitzari
Arta eta denbora, izarian aski,
Leialtasun agertuz Jesus Haurñoari.
Eguberri ditake eremana gaizki
Jesusen ganatzea delarik ahantzi,
Bihotzean fedea izanez itzali,
Ilunbean galtzerat izanez erori.
Eman izan delarik eginbideari,
Eguberriri zinez dagokionari,
Izan ditake berdin eman otoitzari
Eta familietan behar den pestari
Eguberri ditake deseginarazi,
Lehenaren iduri ez bada atxiki
Artzainekin emanez ohore Haurrari,
Mariaren medioz jiten zaukunari.
Apaltasuna dauku Haurrak erakutsi
Otalako batean zaukularik jarri :
Harekin bat eginez ditake ikasi
Nola dugun guk ere egun behar bizi.
Eguberrik dezala ekar jendalderi
Zorion eta bake, bihotzetan argi,
Maitasuna orotan finkatuz azkarki
Deusgabeziak nehor es dezan errautsi.
Haurraren ganatzeak egiten du ongi
Zuzentasunarentzat delakotz iturri,
Iraupen finkatzaile leialtasunari,
Ahalen sor-arazle barkamenduari.
Jesusekin jin zauku Artzain on bat guri
Horri behar ginuke izanak jarraiki
Izaiteko emanak elgartasunari,
Fedearen bidetik zuzen doanari.
Esker onak kantatuz gure Jainkoari,
Otoitzean gaude gu Eguberri kari,
Zaukulakotz egina guhauren iduri
Ukaiteko Bizia Hartan ardietsi.
Abbé Dunate