Eguberri on deneri
Eguberriko Haurra dugu gure Jauna,
Bakearen iturri deneri emana:
Hortaratzetik dugu biltzen batasuna,
Delakotz betidanik dagon Maitasuna.
Urus zinez horrekin dena bat egina,
Eder eta sanoa dauka nortasuna,
Emanen du orotan lekukotasuna,
Jainko Haur horrek duen bihotz onarena.
Hortan aberasten da bertutez gizona,
Zuzentasun bidetik leial dabilana,
Ongi egiteari osoki emana,
Argitasun iturri denentzat egona.
Bere baitan Haur horren hartzen dakiena
Izanen da bizian galduko ez dena,
Duelakotz ukanen berekin Artzaina
Eremanen duena Jainkoaren gana.
Haur horren ganik zauku heldu zoriona,
Daukulakotz egiten bihotz fededuna,
Eremanez segurki leialtasunera,
Eginak izaitera bere idurira.
Horren erranetan da hazi hoberena:
Hortarik ari dena juanen da aintzina
Erein guzietarik bilduz ontasuna,
Betierekoetan duen iraupena.
Beñadin Dunate Apeza