Eguberri behako batean
Haur baten behakoak dener deraukuna
Nork du untsa hartuko nola den egina,
Hori baita gurekin berdin egin dena,
Guhaur altxa-araziz denak bere ganat.
Haur horren behakoa da Jainkoarena
Jina gurekin nahiz egin batasuna,
Erakutsiz guretzat duen maitasuna,
Urustasun iturri eskaintzen daukuna.
Jainko Jauna baitzauku Eguberriz jina,
Urus haur hortaratzen zinez dakiena,
Hartuz xede onean behar den aizina,
Berak bildu nahian horren nortasuna.
Haur horren behakoan bilduz bihotz ona
Segurtatzen ahal da aberastasuna,
Bizirako bidean izar ederrena,
Esperantza hazkurri deneri emana.
Abbé Dunate