Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Agiantzak

20 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

   Bakearen bidetik dugun zoriona,       

    Osagarri on batek daukan ontasuna,

    Lan eginak ekartzen daukun jan-edana:

    Horra gure agiantzek egun diotena.

 

    Guzieri eskainiz duen bihotz ona

    Dago gure aldean Biziaren Jauna,

    Guzientzat egina lagun hoberena,

    Segurrean zabalduz bide zuzenena.

 

 

    Harekilan delarik egin batasuna,

    Betez Hak erranetan galdatua dena,

    Maitasuna ditake orotarat juana

    Bihotzetan eginez behar litakena.

 

    Jaunak erranetarik bildu nortasuna

    Dela, erran ditake, zinez ederrena,

    Apaltasun betean beti on izana

    Daukulakotz osoki eman deraukuna.

 

    Laguntzaile segurra izan ditakena,

    Zuzentasun parerik nehun ez duena,

    Bihotz onetan dago denetan gorena,

    Maitasunean baita zinez haundiena.

 

     Holakoa delarik, sano da gizona,

    Haren bidez badoa bazter orotara

    Egiaren aldeko lekukotasuna,

     Guzieri eskainiz aberastasuna.

 

     Dugu egun guziez egin behar lana

        Emaiteko bizier beren iraupena,

        Betiko izaiterat segur badoana,

        Izan dadin bakotxa egin urusena.

                       

        Borondate onekin goazen gu aintzina,

        Gora-behera mota guzietan barna,

        Segurrean atxikiz bihotz fededuna,

        Barnez azkar beiratzen ahal gaituena.

 

        Segur, segur ditake izan zentzuduna,

        Kenduz galtzerakoa dugun gau ilhuna,

        Hartuz Eguberrian jin Argitasuna,

        Jauna bera egina Argi jin zaukuna.

 

        Egin nahi izan du gurekin berdina,

        Hartuz berak itxura mundutiarrena,

        Hola gaitu altxatzen denak bere gana,

        Emanez nortasuna, Jainkotiarrena.

 

        Gure alderat haundi du leialtasuna,

        Bide segurrenetan Hura da Artzaina,

        Egiaren hazia eskaintzen daukuna,

        Hura bera Ogia, hazten gaituena.

 

        Haren erakaspena nola da entzuna?

        Urus zinez harekin zuzen dabilana,

        Haren baitan moldatuz bere arrazoina,

        Ardietsiz Harekin betikotasuna.

 

            Harekin iragana

          beti da urte ona. 

Beñadin Dunate Apeza

Agiantzak
Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article