Jainko Boteretsua
Jainko Boteretsua, Zeru-lurren Jauna,
Ditugun egunetan dugu sortzen dena.
Gure ahultasuna bilduz bere gana
Dauku azkartasuna guzier emana.
Ereiten du munduan hazi hoberena,
Bazterren ontzerako zinez ahalduna,
Errespetuarekin ukanez egina
Anaitasun guzien aberastasuna.
Bakearen iturri nahi zauku jina,
Erakutsiz orori zer den maitasuna,
Estimua denentzat berdin badaukana
Nahiz denen artean egin batasuna.
Gogoan erabiliz denen zoriona,
Sustengatu beharrez penetan dagona,
Heldu zauku Haurñoa, lastoan etzana,
Erakutsiz orori bihotz haundiena.
Esperantza Iguzki, heldu Zauku Jauna,
Ezeztatuz osoki dugun gau-iluna.
Libertate osoan den argitasuna
Haren ganatzeak da ekartzen daukuna.
Sortuz zira egiten gure Artzain Ona.
Zurekin bat eginez gure nortasuna,
Emaguzu bizia zurekin berdina,
Ukan dezan bildua baliostasuna.
Lantxurda baten pare heldu zira, Jauna,
Sor-araziz Egia lur guzian barna.
Dugularik entzuna erraiten duzuna,
Betikotzat badago dugun ontasuna.
Abbé Dunate