Emana zaukuna da dugun Jesus Jauna
Gure ganat jitean
zer dauka gogoan,
Bizi Denaren Seme
beti izanean ?
Gure ganat jitean
dauka bihotzean
Sartuz gure itxuran,
zinez girenean,
Guzien finkatzea
gogo zuzenean,
Libertatea piztuz
bihotz guzietan,
Egia-ta Bakea
mundu zabalean.
Zeren ondotik dago
gure ganatzean,
Ez dagolarik segur,
deusen eskasean ?
Bere nahian duke,
gure ganatzean,
Gurekin bat eginez
gizatasunean
Gu berekin hartzea
Jainkotasunean.
Gure ganat jaustean
nahi dauku erran
Nola gaituen hartzen
maitasun betean.
Abbé Dunate